Albiste interesgarriak
Oinarri, laugarren Elkarrekiko Berme Elkartea, 2013an formalizaturiko arriskuaren arabera
Oinarri, Elkarrekiko Berme Elkarteak abalen eragiketa berriak onartu ditu apirila bitartean. Hain zuzen 26,6 milioi eurokoak, aurreko urtean epealdi berean baino % 21,34 gehiago, eta urteko lehen hiletan 45 bazkide berri egin ditu, guztira 3.100 enpresatik gorako oinarria izatera helduz. Ekitaldi honetako negozio-plana Gasteizen egindako Akziodunen Batzarrean onartu du eta abal berrien formalizazioa 90 milioikoa izatea aurreikusten du.
Oinarri SGRren jarduera %2 hazi da 2012an eta 65 milioi eurotik gorakoa da
Oinarri SGRa ETEak, mikroETEak eta autonomoak finantzatzen espezializaturik dago, eta 2012ko ekitaldia ixtean 65,3 milioi euro formalizatu ditu abal berrietan. Jarduera-bolumena %2 hasi da aurreko ekitaldiko datuekin alderatuta. Gainera, elkartearen sozietate-oinarria handitu egin da, eta 146 bazkide berri ditu.
Eroskik eta Oinarrik lankidetza hitzarmena sinatu dute, saltoki frankiziatuei aholkularitza eta finantzaketa emateko
Eroskik eta Oinarrik lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eroskik EAEn dituen saltoki frankiziatuei aholkularitza eta finantzaketa emateko. Gainerako erkidegoetan frankizia-erregimenean dauden kooperatibetara ere hedatuko da hitzarmena.






