Oinarri

Oinarri: Berriak

  • Oinarri SGRk 70 milioi euroko abalak onartuko ditu aurten 2015(e)ko martxoak 18

                               ● Oinarrik bere izaera antiziklikoa finkatu du, 2009. urtetik ia 530 milioi euroko finantziazio berria eman baitu

    ● Elkarrekiko Berme Elkarteak 61,1 milioi euroko abal berriak egin zituen 2014. urtean

    ● Krisialdiaren hasieratik 1.500 bazkide baino gehiago hartu ditu eta bere sozietate-oinarriak ia 3.500 enpresa eta autonomo ditu dagoeneko

     

     


     Oinarri SGRk 70 milioi euroko abalak onartuko ditu aurten


     

    Oinarri elkarrekiko berme-elkartea enpresa txikien, gizarte-ekonomiako enpresen eta autonomoen finantzaketan espezializatuta dago, eta aurten 70 milioi euro inguru gauzatzea aurreikusten du abal berrien bitartez. Horrenbestez, urteko hazkundea % 15 ingurukoa izango da. Helburu hori lortzeko, euskal EBEak enpresen gertuko aholkularitza nabarmendu nahi du, enpresa txikienen kasuan, batez ere. 

     

     

     

     

    2015eko martxoaren 17a 

     

     

     

     


  • Oinarri SGRk emakume enpresari eta ekintzaileei ematen dizkien abalen finantza-kostuak hobarituko ditu2014(e)ko irailak 19

    Oinarri elkarrekiko berme-elkarteak abian jarri duen laguntza-lerro berriaren bidez, emakume enpresari eta ekintzaileei abalak emateko azterketen komisio-kostuak hobarituko dira.

    Oinarri SGR-ren finantza-lerroak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren laguntza du.

  • Oinarri SGRk Bizkaiko enpresei emandako abalei esker, ia 35.000 langile izan dira onuradun2014(e)ko irailak 04

    2008an krisia hasi zenetik hona Elkarren Bermerako Sozietateak (EBS) formalizatutako abalei esker, 35.000 lanpostu inguru sortu edo mantendu ahal izan dira Bizkaiko enpresetan. Epealdi horretan, euskal EBSak % 66 handitu du bere masa soziala lurralde horretan, eta dagoeneko 1.400 enpresa bazkide biltzea lortu du.

  • Oinarri SGRk 180 milioitik gora erabili ditu Gipuzkoako enpresak finantzatzen krisia hasi zenez geroztik2014(e)ko irailak 04

    Oinarri Elkarren Bermerako Sozietateak 80 milioi euroko inbertsio- eta likidezia-proiektuak finantzatu ditu Gipuzkoako enpresetan, krisia hasi zenetik hona. Zenbateko horri esker, lurralde historiko horretan 30.000 enplegu inguru sortu edo mantendu ahal izan dira, batez ere enpresa txikienetan, horiexek baitira Euskal EBSaren jarduera-esparru nagusia. 

BESTE ALBISTE INTERESGARRI BATZUK...

3(e)tik 1

1 | 2 | 3 siguiente >>