Oinarri

Oinarri

OINARRI S.G.R. elkarrekiko berme-elkartea da, eta Gizarte Ekonomiako enpresetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainetan dago espezializatua.

Enpresa eurek sortu eta kudeatutako finantza-erakundea da OINARRI. Hori dela-eta, une oro eta egoki erantzun diezaieke euren finantzaketa-premiei.

Foto empresa

OINARRIren eginkizuna

OINARRI, S.G.R-ren eginkizuna zera da: enpresa bazkideen (hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko ETE guztien eta estatu osoko gizarte-ekonomiako enpresa guztien) finantza-egoera eta -egitura hobetzea. Nola bete nahi du eginkizun hori OINARRIk?

  • Finantzaketa eskuratzen lagunduz.
  • Kreditu-erakundeen aurrean enpresei abala emanez.
  • Abalatutako enpresentzat lehentasunezko lerroak eta kostuak eskuratuz.
  • Informazio eta aholkularitza finantzarioko zerbitzuak eskainiz.

Ikuspegia

Honako hau da OINARRIren ikuspegia: EAEko enpresa txiki eta ertainen erreferentziako EBE eta estatuko Gizarte Ekonomiako enpresen sektoreko EBE bihurtzea. Estatuan ekonomiako sektore horretan espezializatutako EBE bakarra denez, OINARRIk izan behar du sektore horretako finantza-tresna mutualista.