Oinarri

Gizarte-Ekonomia

IRABAZI ASKORIK GABEKO finantza-erakunde da OINARRI SOCIEDAD PARA LA ECONOMIA SOCIAL, S.G.R. 1996an sortu zen, kooperatiben Federazioen eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen ekimenez.

Gizarte-enpresak eta partaidetza sustatzen dutenak lehenetsi izan ditu beti OINARRIk, eta ekonomiaren sektore horri abalak ematea izan du jardueraren % 60 baino gehiago. Horrez gain, ezin ditugu ahantzi OINARRIko bazkide diren hainbat eta hainbat langile autonomo.

OINARRIren babesle gehienak Euskadiko (eta, berriki, Kataluniako) gizarte-ekonomiako eragileak dira. Gure talde teknikoak ongi ezagutzen ditu gizarte-ekonomiako enpresak; izan ere, sektore horretako erakunde asko ezagutzen, aztertzen, ikertzen eta aholkuz hornitzen baitute beren jarduera profesionala dela medio, eta ondo asko dakite haien berezitasunen berri.

Gizarte-ekonomian dago espezializatuta, beraz, OINARRI. Kreditu-erakundeek nahiko bazterrera utzi ohi dute ekonomiaren sektore horretako negozio- eta kudeaketa-eredua.

OINARRIren abalak, aldiz, finantza-erakundeen mesfidantza hori konpentsatzeko behar duten bermea ematen die enpresei, eta gizarte-ekonomiako eragileei finantzazio egokia eskaintzen die.