Oinarri

Gizarte-ekonomiaren egoera

Espainiako estatuko BPGaren % 10 da gizarte-ekonomia (ia 48.000 enpresa eta 2.350.000 lanpostu), Espainiako Gizarte Ekonomiaren Konfederazioak (CEPES) egindako 2009/2009ko Espainiako Gizarte Ekonomiari buruzko Txostenaren arabera.

Europan, berriz, 2.000.000 enpresatik gora ditu gizarte-ekonomiak, hau da, enpresa guztien % 10 eta enplegu osoaren % 6.

Hain da garrantzitsua sektorea, ezen berriki onartu baita Espainian martxoaren 29ko 5/2011 Legea, Gizarte Ekonomiari buruzkoa, zeinak garbi adierazten duen sektore horrek Espainiako ekonomian eta gizartean duen eragina.

2008ko ekitaldiko datuen arabera (CIRIECek argitaratutako LAS GRANDES CIFRAS DE LA ECONOMIA SOCIAL EN ESPAÑA- Espainiako gizarte-ekonomiaren zifra nagusiak- txostena), Espainiako gizarte-ekonomiaren sektoreak 24.738 kooperativa ditu, 17.637 lan-sozietate, 428 mutualitate, 1.775 enplegu-zentro berezi (guztiak ez dira gizarte-ekonomiakoak), 183 gizarteratze-enpresa, 90 arrantzale-kofradia eta familien zerbitzurako 4.279 fundazio pribatu. Enpleguaren egonkortasuna da gizarte-ekonomiaren beste ezaugarri nagusietako bat: kooperatibetako eta lan-sozietateetako enpleguaren % 82 finkoa da (% 84 lan elkartuko kooperatibetan).

Egonkortasuna handia ari dira erakusten gizarte-ekonomia eta haren eragileak gorabehera ekonomiko handiko krisi-sasoi honetan. Horren adierazgarri da sektore horrek ez duela apenas enplegurik suntsitu eta jarraitutasun handia dutela bere enpresek. Horren zergatia, honako hau: lehentasuna ematen zaie gizon-emakumeei, kapitalaren gainetik, eta bazkideek atxikimendu hadia dute proiektuarekiko.

Krisi-garaia hauetako sendotasun ekonomiko handiago horren adibide ditugu kreditu-kooperatiban: batek bakarrik ere ez du jo behar izan gobernuaren funtsetara bere kaudimena indartzeko edo likidezia eskuratzeko.