Hasiera-hasieratik ekin zion OINARRIk gizarte-ekonomiako enpresei laguntzeari, haien finantza-egitura hobetzearren, eta gaur egun ere horixe era de helburu nagusi.
2001az geroztik, Espainiako estatuko gizarte-ekonomiako enpresa guztiekiko lankidetza-borondate garbia erakutsi du OINARRIk. Honenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan ez ezik, Katalunian eta Nafarroan ere eskaintzen ditu OINARRIk bere zerbitzuak. Gizarte-ekonomian espezializatutako Espainiako E.B.B. bakarra da OINARRI.
Gizarte-ekonomiako zenbait organismotako ordezkariek kudeatzen eta kontrolatzen dute OINARRI, eta erakunde mutualista eta irabazi-asmorik gabea denez, laguntzen dien erakunde haien printzipio berak erabiltzen ditu bere kudeaketa-ereduan.
OINARRIren filosofia eta ezaugarri bereziak direla eta, tamaina txikiko enpresak dira gure bazkideen % 90, eta ugari dira autonomoak ere. Bestalde, gure arriskuaren % 60 gizarte-ekonomiako enpresentzat izan da.