Oinarri

Legezko oharra

WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

OINARRI, SGR enpresak bere web orrietan informazio hau ematen du: jarduera mota, produktuak eta eskaintzen dituen zerbitzuak.

Erabiltzaileak OINARRI, SGR enpresak emandako informazioa sarreratzat hartu behar du, eta ezin da erabakiak hartzeko elementu erabakigarri gisa erabili; beraz, Elkarteak ez du erantzukizunik izango informazioa horretarako erabiltzen bada. Halaber, zehazki ulertu behar da informazio hori, Espainian indarrean dagoen araudiaren mende dagoenez, ez dagoela zuzenduta beste Estatu batzuetako jurisdikzioen pean jarduten duten erabiltzaileei, atzerriko jurisdikzio horiek beste baldintza batzuk eskatzen badituzte, zerbitzu eta/edo produktu finantzarioak eskuratu eta hedatu edo horien publizitatea egiteko.

OINARRI, SGR enpresak eskubidea du bere web orri korporatiboan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta baita ere informazioa eskuratzea murriztu edo galarazteko, aurretiaz jakinarazi gabe. Bereziki, OINARRI, SGR enpresak eskubidea du bere web orrirako sarrera kendu, mugatu edo galarazteko, zailtasun teknikoengatik edo OINARRI, SGR enpresaz kanpoko arrazoiengatik, enpresaren iritziz, arrazoi horiek webgunea egoki funtzionatzeko hartutako segurtasun estandarrak murriztu edo deuseztatzen badituzte.

Ez da inolaz ere OINARRI, SGR enpresaren erantzukizuna izango webgunera sartu eta gunea erabiltzeak sor ditzakeen kalte-galerak, ezta sistema informatikoetan gertatutako kalteak edo birus eta/edo eraso informatikoek sortutakoak eta abar ere. Horretaz gain, OINARRI, SGR enpresak ez du erantzukizunik izango webgunea gaizki erabiltzeak sortutako kalteengatik, eta, inolaz ere, telekomunikazioa erori, eten edo huts egiteagatik edo akatsen bat gertatzen bada.

OINARRI, SGR enpresak ez du ziurtatzen informazioa benetakoa, osoa edo eguneratua denik, informazio hori enpresak propio sortu ez duenean edo iturria adierazten ez denean. Horretaz gain, enpresak ez du oinarri.es orrian azaltzen diren hiperesteken edo loturen webguneetako edukien gaineko inolako erantzukizunik; izan ere, erabiltzaileei aukerako informazio-iturri gisa eskaintzen zaizkie eduki horiek, eta web orri horien titularrek horretarako eska ditzaketen erabilera baldintzen arabera araututa daude. Hortaz, OINARRI, SGR enpresak ez du erantzukizunik hartzen aipatutako informazio horiek erabiltzeak sortutako kalteengatik. Ez dira inolaz ere kontuan izango OINARRI, SGR enpresak gomendatu, babestu edo zabaldu dituela hiperesteka horietan agertzen diren informazio, produktu eta/edo zerbitzuak, ezta, orokorrean, hirugarrenen titulartasuna duten edukiak (haiek eskainitakoak edo hedatutakoak) ere.

OINARRI, SGR enpresak ez du erantzukizunik hartzen aldi batez paperezko dokumentuen eta web orrian argitaratutako bertsio elektronikoen artean diferentziarik badago.

OINARRI, SGR enpresak dagozkion lege egintzak gauzatu ditzake jabego intelektual eta/edo industrialaren eskubideak hausten duten erabiltzaileen kontra.

COOKIEAK ERABILTZEA

Webgune honek erabiltzaileei buruzko estatistikak biltzen ditu, bisitariaren disko gogorrean cookie bat gordeta. Informazio horrek ez du identifikaziorik ematen eta ezin du erabiltzailea pertsonalki identifikatu, hau da, erabat anonimoa da.

Bildutako informazioa bisitarien jarduera hobeto ezagutzeko erabiliko du OINARRI, SGR enpresak, webgunea hobetu eta linearen eraginkortasuna areagotze aldera.

Informazio hori bildu eta OINARRI, SGR enpresarentzako tratamendu estatistikoa egiteko, OINARRI, SGR enpresaren intranetaren zerbitzuak erabiltzen dira, hau da: informazio hori (aurrerantzean prozedurak) jaso eta biltegiratzen da, cookieen bidez, erabiltzaileen nabigatzailearen eta OINARRI, S.G.R. enpresaren zerbitzariaren artean. Erabiltzailea berriz konektatzerakoan, zerbitzariak cookiean gordetako zenbakia antzematen du, eta, lehen adierazi bezala, informazio anonimo hori ematen du.

OINARRI, SGR enpresak soilik kudeatu eta kontrolatzen ditu prozedurak.

Erabiltzaileak cookieak ezgaitu ditzake, nabigatzailearen konfigurazio-parametroak aldatuz. Cookieak ezgaitzen badira ere, webgune honetako orriak bistaratu daitezke eta ez da nabigazioa oztopatzen.