
OINARRIk mailegatzen dituen abal teknikoak edo fidantzak banku-abalen parekoak eta ordezkoak dira, eta eskaintzen dituen mailegu-baldintzek ez dute parekorik merkatuan.
OINARRIren abal teknikoen bi ezaugarri nabarmentzen dituzte enpresek: finantza-baldintzak eta azkartasuna abalak ematerako orduan. Alderdi hori oso garrantzitsua da abal teknikoen kudeaketari begira.
OINARRIk abal teknikoen esparru zabala hartzen du:
-
Aldi baterako abalak eta behin betiko abalak.
-
Lizitazioko, exekuzioko eta funtzionamendu egokiko abal NAZIONAL eta INTERNAZIONALAK.
-
Lehiaketetarako eta kontratuetarako.
-
Obra-kontratuak eta hornidura-kontratuak betetzeko, eta baita ere zerbitzu-eskaintza kontratuak.
-
Dirulaguntzen aurrerakinak bermatzeko.
-
Bezero NAZIONALEN eta ATZERRITARREN aurrerakinak bermatzeko.
-
etab.
OINARRIren abal teknikoak eta fidantzak honako hauen aurrean eskaintzen dira:
-
Administrazio Publikoen aurrean eta enpresa pribatu NAZIONALEN eta ATZERRITARREN aurrean.
-
Era guztietako Administrazio Publikoen aurrean: zentrala, autonomikoa, foru-erakundea edo tokikoa.
-
Erakunde publikoen eta enpresa publikoen aurrean.
-
etab.
OINARRIREN ABAL TEKNIKOAK ERABILTZEAREN ABANTAILA NAGUSIAK
- Eskudiruzko fidantzak saihesten ditu, eta ondorioz, baliabideak ibilgetzea.
- Enpresei aukera ematen die Kreditu-erakundeekin dituzten arrisku-mugak askatu eta beste ohiko finantza-eragiketetan erabiltzeko.
- Abalak lortzeko kostuak murrizten ditu, OINARRIk baldintza bikainak eskaintzen baititu.
- Abala arin ematen denez, kontratuak azkar ixten dira.