Oinarri

Fiantza aholkularitza

OINARRIk, abalak ez ezik, aholkularitza ere eskaintzen du. Horregatik, eragiketa planteatzen den unean bertan hasten da esku hartzen. Enpresaren egoera eta finantzazio-premiak aztertu eta unean uneko irtenbiderik interesgarriena proposatzen du, enpresaren finantza-egitura eta finantzatu beharreko eragiketaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Horretarako modu dezberdinen bidez, merkatuko finantzazio-lerro nagusiei buruzko aldizkako informazioa eta  aholkularitza ematen dizkie bazkideei, doan, enpresa bakoitzaren premiei hobeto egokitzen zaizkienak zehaztuz.