Oinarri

Autonomoen ekonomia eta finantza diagnostikoa

2012ko martxoaz geroztik, OINARRIk bazkide diren autonomoek ekonomia -eta finantza-diagnostiko pertsonalizatua egiteko zerbitzua dute aukeran, guzti doan, euren egoera zein den ezagutu ahal izateko. OINARRIko teknikariek zuzenean eta era pertsonalizatuan egiten duten diagnostiko horri esker, enpresari autonomoek etorkizunerako erabaki zuzenagoak hartuko dituzte, erabaki bakoitzaren finantza-ondoriak ezagutuz. Era berean, finantza-kudeaketa berehala optimizatzeko, epe labur edo ertainean finantza -eta ekonomia-egoera hobetzeko zer neurri har ditzaketen azalduko die OINARRIk.

Horretarako, OINARRIk diagnostiko-tresna txiki bat garatu du. Enpresari autonomoak galdetegi erraz  bati erantzun ondore, OINARRIko teknikari baten bisita pertsonala izango du, eta kasu bakoitzari egokitutako diagnostiko pertsonalizatua egingo dio, baita hobetzeko eta optimizatzeko neurriak proposatu ere, hala badagokio.

Tresna horren bidez, OINARRIk laguntza eskaini niahi dio egoera ekonomikoaren ondorioak bereziki jasaten ari den talde horri, finantza-baliabideak egoki kudeatuz, egoera arintzen ahalegintzeko.

Asmo horretarako, OINARRIren edozein ordezkaritzarekin jar zaitezke harremanetan, eta teknikari egokiarengana bideratuko zaituzte. Berak orientatuko zaitu eta zer urrats eman esango dizu. Era berean, zure negozioaren diagnostiko-prozesua abian jartzeko  galdetegia ere deskarga dezakezu.