Oinarri

Finantzaketa-ikasgela

Erreforma fiskala 2014 Araba


 

Gure enpresa bazkideen finantza-kultura hobetze eta hedatze aldera eta enpresa horien kudeaketa hobetze aldera, gure enpresa bazkideei ekonomia- eta finantza-kudeaketari loturiko alorretan ezagutza eta etengabeko hobekuntza eskaintzea xede duten hainbat forotan hartzen du parte OINARRIk.

Gure bazkideek hainbat erraztasun dituzte ZUZENDARITZAREN AURRERAPENERAKO ELKARTEAREN (APD) parte izateko. OINARRIk, hain zuzen, finantza-kultura hedatzeko jardunaldiak antolatzen ditu urtero elkarte horrekin.

 

2009tik Oinarrik, "LA EMPRESA Y EL CIERRE FISCAL, novedades y aplicación práctica" (ENPRESA ETA ITXIERA FISKALA, berrikuntzak eta horien erabilera praktikoa") izeneko hiru jardunaldi babestu ditu eta APDri horiek antolatzen lagundu dio, hain zuzen Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Jardunaldiok doakoak dira OINARRIko bazkideentzat eta OINARRIk gonbidatu dituztenetzat.

2010 eta 2011 urteen artean OINARRIk aktiboki lan egin du FINANCIAL CONGRESS DIGITAL MEETING biltzarrean garapenean, gure gizartean finantza-kultura hedatzeko xedez.Gaur egun, oraindik, webaren bitartez DOAN eskura dezakezu finantza-munduan hain garrantzitsua den ekitaldi horren bi edizio horietako 50 txostenetako edozein.

2012 eta 2013an OINARRIk FINANCOOP (Bartzelona) babestu du eta haren antolakuntzan lanean jardun du, Gizarte Ekonomiaren finantziazioari buruzko nazioko eta nazioarteko jardunbide egokiak eta esperientziak hedatzeko xedez.

 

   

OINARRIk, gainera,aktiboki lan egin du Euskadiko enpresa-elkarte nagusiekin, bere bazkideen artean finantza-kultura hedatzeko, jardunaldi eta hitzaldi informatiboen bitartez eta bazkideei komunikazioak bidaliz.